Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2156

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 24/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urriaren 22ko Ebazpen baten kontra jarri zen. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da honako ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa: Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko uztailaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, merezimenduen balorazioa eta lanpostuak betetzeko esleipen iragankorrak, Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko ekainaren 3ko Ebazpenak zuzendutako 2020ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (C201).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretan interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala