Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2154

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 19/2021 prozedura laburtuan interesdun diren pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 9ko Ebazpenaren aurka jarritako 19/2021 prozedura laburtua. Ebazpen horrek ezetsi egiten du berraztertze-errekurtsoa. Azken errekurtso hori Brigada Mugikorraren hurrengo espezializazio-ikastarora atxikitzeko eskaera onartu ez zuen 2020ko irailaren 15eko ebazpenaren aurka jarri zen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian agertu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko martxoaren 17a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala