Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2149

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 21/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia.

Judizioa: 21/2020 adostasunik gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Salah Mohammadiri ediktu bidez jakinaraztea 2020-12-03an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala