72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2147
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 642/2020 adostasunik gabeko prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 642/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Gaia: seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-02-24an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Walter Ureña Sanchez demandatuariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.