Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2143

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 1937/2020 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.

Nik, Luis Alberto Ochoa de la Peña jaunak, Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 1937/2020 judizioan, 2020-11-30ean epaia eman duela Julián García Marcos epaitegi honetako magistratuak.

Jarraian zehazten den pertsona lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazpena nori zuzentzen zaion: Toufik Oubassou.

Ezagutzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Donostian, 2021eko otsailaren 24an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala