Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2139

EDIKTUA, 397/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 397/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Javier Cangas Sorolla.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Ar-Goizargi SLri ediktu bidez jakinaraztea 2020-11-11n prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Bilbao, 2021eko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala