Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2138

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko araudia ezartzen da.

2021eko otsailaren 18ko Aginduaren 10. artikuluan xedatuaren arabera, dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek egingo du eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeko kide:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Fernando Perez Gomez jauna.

– Margarita Altolaguirre Serrano andrea.

– Marta Monfort Ayestaran andrea.

– Maider Illana Ezpeleta andrea.

– Mizel Theret jauna.

– Asier Zinkunegi Larrea jauna.

– Carlos Moran Arostegui jauna.

– Igor Razquin Barandiaran jauna.

– Matxalen Bilbao Urrutia andrea.

– Bertha Bermúdez Pascual andrea.

– Xanti Val Zabaleta jauna.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 31.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala