72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2137
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitu gabe uzten baita 2020an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VIII. lehiaketaren saria.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2020an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VIII. lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 20ko EHAA, 206. zenbakia).
Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.
Halaber, laugarren oinarriaren 2. apartatuaren arabera, Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxieneko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Esleitu gabe uztea 2020an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VIII. lehiaketaren saria.
Bigarrena.– Lehiaketa honetara ikerlanak aurkeztu dituzten pertsonei hilabeteko epea ematea, ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro eta lanak jaso ez badira, Administrazioa ez da haien erantzule izango.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.