72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2136
AGINDUA, 2021eko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal bat kendu eta beste bat izendatzen duena.
Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakaria. Artikulu horren b) letrak dioenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean bokal bat izango da batzordean, sail horretako titularrak izendatuta.
161/2012 Dekretuaren 7.2 artikuluak honela dio: «Unibertsitate-arloan eskumena duen saileko buruak izendatutako kideek eta unibertsitate bakoitzeko errektoreek izendatutako kideek lau urtean beteko dituzte, izendapen-egunetik aurrera, beren eginkizunak...».
2017ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez (martxoaren 27ko EHAA), Miren Artaraz Miñón andrea izendatu zuen Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal.
Agintaldia laster amaituko denez, berritu beharra dago Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordean izendatutako bokala.
Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatzen den lau urteko aldia igaro denez, Hezkuntzako sailburuak berriz izendatzen du, beste lau urtez, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz Miñón andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal, 2021eko martxoaren 28tik aurrerako ondorioekin.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.