Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2128

146/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen den Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea.

2019ko azaroaren 27ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onartu dira, 2019ko urriaren 29ko Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa sinatu ondoren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

275/2021 Ebazpena, otsailaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitzen den kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko 2021eko apirileko zikloaren destinoen eskaintza argiratzea kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea, Ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez deitutako zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2021eko otsailaren 15a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2021eko maiatzaren 7a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

2021eko apirileko ziklo honi dagokionez, lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 275/2021 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2021eko maiatzaren 7ra arte.

Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2021eko apirileko ziklo honetan, 2021eko maiatzaren 7ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2021eko apirileko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2021eko maiatzaren 7a amaitzen denean.

Bigarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzekoa) ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala