Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2063

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 23koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita arau-hausteen aktan jasotako lan-arloko arau-hausteengatik zehapen-prozedura hasi dela edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena egin dela.

Aipatutako ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko martxoaren 23a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala