Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2057

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zk.), batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea:

Isabel Fontán Basañez. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Leire Gil Majuelo. Farmaziako lizentziaduna.

Mónica Martínez Cengotitabengoa. Farmazian doktorea.

Inés San José López de Silanes. Farmaziako lizentziaduna.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

NEREA URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala