69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2056
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 1ekoa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Lehen Atentzioko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Atentzioko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Atentzioko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mónica Martínez Cengotitabengoa andrea, Farmazian doktorea berau, Lehen Atentzioko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 1a.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,
NEREA URIEN AZPITARTE.