Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2055

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 1ekoa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide hauek kargutik kentzea:

Olatz Ibarra Barrueta andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Mª José Arrizabalaga Arrizabalo andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Carmen Floristán Imizcoz andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Elena Fernández Díaz andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Pedro Aranegi Lasuen jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Barne Medikuntzako espezialista.

Bigarrena.- Honako hauek Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea:

Ana María de Juan Arroyo andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

David García Echeverria jauna. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Jaione Bilbao Aguirregomezcorta andrea. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Iker Elguezabal Ortuzar jauna. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Maitane Elola Zeberio andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Barne Medikuntzako espezialista.

Hirugarrena.- Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 1a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

Nerea Urien Azpitarte.


Azterketa dokumentala