69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2050
AGINDUA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (kodea: 520010; dotazioa: 188) izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 188), Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, sail honek erabaki du agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora denbora ez badute bete.
3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, non hauek adierazi behar baitituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagutzak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria.
– Kodea: 520010.
– Dotazioa: 188.
– Lekua: Zerbitzu Zuzendaritza – Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1/D1.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2016-10-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Era berean, beharrezkoa izango da urtebeteko esperientzia Administrarien kidegoan edo 2 urteko esperientzia Administrari laguntzaileen kidegoan.