69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2049
429/2021 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñigo Lecumberri Cortés jauna aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko atalburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Urtarrilaren 31ko 192/2020 Ebazpenaren bitartez deialdia egin zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiologia Torazikoko eta Irudi Kardiakoko atalburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Iñigo Lecumberri Cortés jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiologia Torazikoko eta Irudi Kardiakoko atalburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñigo Lecumberri Cortés jauna Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiologia Torazikoko eta Irudi Kardiakoko atalburu izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2021eko martxoaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2021eko martxoaren 15a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.