Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2048

329/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Iciar María Larrea Arechavaleta andrea hautatzen baita Santa Marina Ospitaleko Zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 2ko 135/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko otsailaren 19ko EHAAn (37. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Iciar María Larrea Arechavaleta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iciar María Larrea Arechavaleta andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko martxoaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala