Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2047

377/2021 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Teresa Villalon Peña eta Susana Osma Chacharo andreak Arratsaldeko eta Gaueko gainbegirale orokor izendatu diren, izendapen aske bidez, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

1706/2020 urriaren 30ekoa Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Arratsaldeko eta Gaueko gainbegirale orokorren bi lanpostu izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokien izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Teresa Villalon Peña eta Susana Osma Chacharo andreek dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona horiek izendatzea Arratsaldeko eta Gaueko gainbegirale orokor, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat zera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Teresa Villalon Peña eta Susana Osma Chacharo andreak izendatzea Arratsaldeko eta Gaueko gainbegirale orokor, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen hauei dagokienez, ondorioetarako data hau izango da: 2021eko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Erizaintzako Zuzendaritzari eta Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko otsailaren 25a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.


Azterketa dokumentala