69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2046
376/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Elena Omañas Santiago andrea Traumatologiako Ebakuntza-gelako 2. C Erizaintzako Unitateko gainbegirale izendatu den, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
1784/2020 azaroaren 2koa Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Traumatologiako Ebakuntza-gelako 2. C Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta María Elena Omañas Santiago andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Traumatologiako Ebakuntza-gelako 2. C Erizaintzako Unitateko Gainbegirale, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat zera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Elena Omañas Santiago andrea izendatzea Traumatologiako Ebakuntza-gelako 2. C Erizaintzako Unitateko Gainbegirale, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2021eko martxoaren 1a.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Erizaintzako Zuzendaritzari eta Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 24a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.