69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2042
372/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Begoña Montecelo Ares andrea 5. D Eskolaurreko Erizaintzako Unitateko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Azaroaren 2ko 1779/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan 5. D Eskolaurreko Erizaintzako Unitateko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Begoña Montecelo Ares andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, 5. D Eskolaurreko Erizaintzako Unitateko gainbegirale, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Begoña Montecelo Ares andrea izendatzea 5. D Eskolaurreko Erizaintzako Unitateko gainbegirale, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari, Erizaintzako Zuzendaritzari eta Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 24a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.