66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1955
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 12koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1 solairua, 48011 Bilbao) agertu daitezke, ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2021eko martxoaren 12a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.