66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1951
IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.
Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Errekerimendu honekin batera, beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:
Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluak 1. apartatuaren a) paragrafoan eta apartatu horretako azken tartekian ere.
Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.
Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2021eko martxoaren 22a.
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.