Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1948

EDIKTUA, konkurtso-intzidenteari buruz bideratutako 1921/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1. zenbakiko Epaitegia.

Prozedura: 1291/2020 konkurtso-intzidentea (CNA 355/18).

Demandatzailea: Konkurtso-administrazioa.

Demandatuak: Construcciones Norbisca, S.L. (konkurtsopeko) eta Antonio González Gutiérrez.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez «Construcciones Norbisca, S.L.»-ri konkurtsopeko sozietateari jakinaraztea 2021-03-11n eman den 210/21 epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

«Construcciones Norbisca, S.L.»-ren gaur egungo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaiaren legezko jakinarazpena egiteko.

Bilbao, 2021eko martxoaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala