Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1940

EDIKTUA, 436/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 436/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Basterreche Arcocha.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-15ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Florense Karine Olivia Deboosere demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Getxo, 2020ko irailaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala