66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1936
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 349/2020 judizioaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Justizia Administrazioaren letraduak, honen fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 349/2020 judizioan, 10/2021 epaia eman du 2021-02-19an Cristobal Pinto Andrade epaitegi honetako epaileak.
Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.
Jakinarazten zaion pertsona: Juan Fernando Valls Fuste jauna, 46****96-G NAN-zenbakia duena.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta organo judizial honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran, 2021eko martxoaren 11n.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.