66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1928
IRAGARKIA, 255/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 255/2021.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2021-03-12.
Errekurtsogilea: QSR North Spain Company, S.L.; Tarresbel 2019, S.L. eta Susuru Noodle Bar, S.L.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: 1/2021, 4/2021, 7/2021 eta 13/2021 dekretuak, hurrenez hurren 2021eko urtarrilaren 12koa, urtarrilaren 22koa, otsailaren 12koa eta martxoaren 6koa, EHAAn argitaratu direnak 2021eko urtarrilaren 12an (7. zk.), urtarrilaren 23an (16. zk.), otsailaren 12an (32. zk.) eta martxoaren 8an (48. zk.), Lehendakaritzarenak. Gaia: prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean biltzea eta eguneratzea, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Bilbao, 2021eko martxoaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.