66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1927
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak 2021eko ekitaldian emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 17ko Aginduaren bidez (2021eko martxoaren 8ko EHAA, 48. zk.), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzorde batek prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jon Martin Colorado.
– Enrique Martinez-Inchausti Portu.
– Ane Pikaza Ereño.
Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 22a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.