66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1922
AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) «La Salle – San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Beasaingo (Gipuzkoa) «La Salle – San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, eta haren bidez Lehen Hezkuntzako gela bat ixteko eta Bigarren Hezkuntzako gela bat irekitzeko baimena eskatu du.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio, 2021-2022ko ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzeko eta Bigarren Hezkuntzako unitate bat jartzeko:
Kode-zenbakiak: 012411 eta 20000703.
Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «La Salle – San José».
Titularra: Asociación Junta Administrativa del Colegio San Martín de Loinaz elkartea.
Helbidea: Andre Mari kalea 2.
Udalerria: Beasain.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzea eta Bigarren Hezkuntzan unitate bat irekitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: hiru unitate 2 - 3 urte bitarteko umeentzat, 18 lanpostu bakoitza.
– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu guztira.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu guztira.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu guztira.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela irekiak.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateko irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.