Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1921

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 18koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, finantza-laguntzak ezartzen dira, berme gisa, artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektorerako (Nekafin programa).

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez, laguntza-programa bat ezarri zen 2020ko ekitaldian, artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituzten enpresek aukera izan zezaten likidezia-premiei erantzuteko finantzaketa eskuratzeko, Finantzen Euskal Institutuak eman beharreko zirkulatzaile-finantzaketaren bitartez.

Aipatutako aginduaren hamabigarren ebazpen-zatiaren 4. paragrafoak hau xedatzen du: «Interesdunei ebazpena banan-banan jakinarazteaz gainera, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen itzalpean onuradun izango diren pertsonen zerrenda, maileguaren zenbatekoa zehaztuta duela, hura jendaurrean jartze aldera.»

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, jende orok jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, finantza-laguntzak ezartzen dira, berme gisa, artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektorerako (Nekafin programa). Ebazpen honen eranskinean daude jasota laguntza horiek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 18a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala