Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2021eko martxoaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1874

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren 2021eko urtarrilaren 19ko ofizioa, 2020-2021 ikasturte-hasierako esleipen-prozeduraren ebazpenaren aurka aurkeztutako administrazio-errekurtso bat ebatzi aurretik entzunaldi-izapidea egiten duena.

Ezinezkoa izan da aipatutako ofizioa aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egoteko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Eskuragarri du aipatutako ofizioaren eta hura eragin duen administrazio-errekurtsoaren testu osoa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 08:00etatik 14:30era).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala