Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2021eko martxoaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1871

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamena; proposamen horren bidez, eranskinean ageri den funtzionarioari diru-kopuru bat erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedura abiarazten da.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Ebazpen-proposamenaren espedientea eta testu osoa eskuragarri daude Giza Baliabideen Zuzendaritzan; alegia, Erandioko administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 PK, Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.

Epe hori igarota eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak aztertuta, prozedurari amaiera emateko administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena ere bai.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala