63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1855
IRAGARKIA, zeinaren bidez zitazioa egiten baita ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.
Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu den arren aipatutako zitazioa jakinarazten eta ez duenez helburua lortu Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.
Beraz, Iragarki honen eranskinean zitazioa egiten zaie zehaztutako interesdunei, eta ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisitarako tokia ezartzen da, bai eta eguna eta ordua ere. Zuzenean edo behar bezala egiaztutako ordezkari bidez agertu beharko dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.