63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1854
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela zehapen-prozeduraren hasiera.
Aipatutako haste-erabakiaren jakinarazpena saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, espedientea ikusteko eta bertan dauden dokumentuen kopiak lortzeko, Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzan (Lakua I, Donostia kalea 1, 8. solairua Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 17a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.