63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1849
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dekretu judizial baten arabera tasatu diren kostuak ordaintzeko errekerimendu bi jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, interesdunak honako epe hauek ditu zorra ordaintzeko:
- Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
- Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ohartarazi behar da zorra ez bada borondatezko epearen barruan ordaintzen, premiamendu bidez betearaziko dela, indarrean dauden legezko xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Interesdunak errekerimenduaren testu osoa dauka eskuragarri Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Aholkularitza Juridikoa), Vitoria-Gasteizko José Atxotegi kalearen 1. zenbakian.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.