63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1847
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen proposamenak. Horien bidez, eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbatekoak erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedurak abiarazten dira.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:
1.– Espedientea eta agindu horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.
Epe hori igarota eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurei amaiera ematen dieten administrazio-egintzak emango dira, eta bidezkoak diren ebazpenak ere bai.
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.