63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1838
328/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzen den Iciar María Larrea Arechavaleta andrea, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirileko 10eko 455/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko maiatzaren 5eko EHAAn 82 zk.), Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen Iciar María Larrea Arechavaleta andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iciar María Larrea Arechavaleta andrea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzea, 2021eko martxoaren 10eko lanaldia bukatzen denetik aurrera, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.