63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1837
205/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Arantzazu Beristain Echave andrea Bizkorketa-Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
253/2016 Ebazpenaren bidez, Miren Arantzazu Beristain Echave andrea Bizkorketa-Eguneko Ospitalle Mediko Kirurgikoko Gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Arantzazu Beristain Echave andrea Bizkorketa-Eguneko Ospitalle Mediko Kirurgikoko Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2021eko martxoaren 8a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.