Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1829

IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak zehapen-espediente bati hasiera emateko hartu duen erabakia jakinarazteko dena. Espediente hori itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi da.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura honen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala