61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1828
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2018ko laguntzak).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura hasteko zenbait erabaki hartu ditu, bat etorriz Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako neurrien maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluarekin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2018ko otsailaren 27ko Erabakiarekin (EHAA, 2018/03/07), ez delako bete kontratatutako langileen enplegu-egonkortasunari eusteko eskakizuna.
Ezinezkoa izan da itzulketa-prozedura hasteko erabakiak aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabaki horiek alderdi interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakinarazten zaie, halaber, 15 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiena aurkeztu edo alegatzeko, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie dagokien espedienteetan itzulketa-prozedura hasteko hartu diren erabakien testu osoa eskuragarri dutela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.