61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1820
IRAGARKIA, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2021eko martxoaren 2ko 40 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritza Nagusiko idazkariaren lanpostua (B2021/L02).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2021eko martxoaren 17a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.