Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1813

283/2021 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Luis Lapuente Troncoso jauna hautatzen den Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko abenduaren 23ko 1522/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 22ko EHAAn (15. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Luis Lapuente Troncoso jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala