61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1811
51/2021 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Javier Zubizarreta García jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
177/2008 Ebazpenaren bidez, Javier Zubizarreta García jauna izendatu zen Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Javier Zubizarreta García jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Arabako ESIari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Arrasate, 2021eko otsailaren 19a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.