61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1808
121/2021 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Jose Antonio Varela Alonso jauna Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.