61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1804
AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, sail honetan behin-behineko lanpostu bat kargutik kentzea ebazten duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargutik kentzea formalizatzen dut. Hona hemen xehetasunak:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Angeles Muñoz Llamas anderea Azterlan eta Programen aholkulariaren kargutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 2), eta eskerrak ematea eginiko lanagatik.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2021eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak, eta martxoaren 12a izango da zerbitzuak emateko azken eguna.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.