60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1796
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpena.
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daiteke (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost eguneko epea izango du egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean jartzeko argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2021eko martxoaren 10a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.