60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1795
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeak eman dituen zenbait ebazpen, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak ebazteko.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean; ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.
Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea,
LUIS PEDRO MARCO DE LA PEÑA.