60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1792
IRAGARKIA, zeinaren bidez zenbait ez-betetze espedienteren ebazpena jakinarazten baita, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak ikerketa eta garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Hala ematen da argitara, eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.