Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1789

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 382/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko ekainaren 16ko Ebazpen baten kontra jarri ziren. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da honako ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa: Giza Baliabideen zuzendariaren 2019ko abenduaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita ertzain-etxeetan eta Trafikoko Lurralde Unitateetan, bai eta ETENetan ere, lanpostuak behin-behinean esleitzeko hautaketa-prozedura, beharrezkoak baitira langileen zuzkidura osatzeko (C191/C192/C193).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretan interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala