Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1788

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 140/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 140/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ander Larrea Iñarra.

Abokatua: Alvaro Truan Cano.

Demandatua: Aeromexico.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2020-06-10ean. Hona hemen epaitza:

1.– Partez baiesten dut Ander Larrea Iñarra jaunak Aeromexico-ren aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, demandatua kondenatzen dut 300 euro ordaintzera demandatzaileari, baita ezarritakoaren arabera bidezkoak diren legezko interesak ere.

2.– Ez da kostuen gaineko erabakirik hartu.

Aeromexico demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2021eko otsailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala