60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1783
IRAGARKIA, 145/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 145/2021.
Sekzioa: - 3. Sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2021-02-15.
Errekurtsogilea: Maria Carmen Ruiz-Bravo Sainz eta Maria Socorro Vergara Espin.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: Agindua, 2020-11-30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia onartzen duena (EHAAn argitaratua, 248. zenbakian, 2020-12-14).
Bilbao, 2021eko martxoaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.